AHOLKUAK

AHOLKUAK

AHOLKUAK

Larra-Belaguarako bisita prestatzean kontuan hartzeko eta egonaldi atsegina bermatzeko iradokizun eta aholku baliagarri batzuk ematen dizkizugu.

  • Bidaia hasi baino lehen, informa zaitez errepidearen egoeraz eta eguraldiaren aurreikuspenaz.
  • Eraman ibilgailua egoera onean eta hartu elurretako kateak edo jarri elurretako pneumatiko bereziak.
  • Aparkatu ibilgailua horretarako prestatutako tokietan, trafikoari trabarik egin gabe eta beste ibilgailuak ateratzeko tokia utziz.
  • Kontuz ibilgailuaren eskuko frenuarekin, izotza eginez gero, mekanismoa trabatu egin daitekeelako.
  • Egin kasu Larra-Belaguako langileen argibideei. Arazoren bat izanez gero, hitz egin gure langileekin, zure esanetara gaude.
  • Adi, eremu karstikoa da, eta zure segurtasunagatik, ez irten inola ere pisten ibilbidetik, eta ez gerturatu seinalatutako amildegietara, abisatutako mugak eta seinaleak igarota.
  • Ahal dela ez molestatu gainerako erabiltzaileei, eta erabili zure mailarako egokiak diren pistak.
  • Larra-Belaguan, iraupen-eskia egiteko ekipamendu osoa (eskiak, botak eta makilak) aloka dezakezu, baita elur-erraketak eta lerak ere. Ezin dira alokatu kaskoak, betaurrekoak, eskularruak eta abar. Horietako zenbait produktu zentroko dendan eros ditzakezu.
  • Besteen segurtasunerako eta babestutako gune batean gaudenez, pistetan ezin da sartu animaliarik, gida-txakurrak izan ezik.