ELUR-ERRAKETAK

Ibili leku zoragarri batean bidea irekiz, isilik, naturarekin bat eginez.

ELUR-ERRAKETAK

Elur-erraketak urtez urte zale gehiago dituen neguko kirol bat da. Erraz ikasten da erabiltzen eta oso egokia da familian ongi pasatzeko, eta aldi berean, berebiziko sentsazioa ematen du leku zoragarri batean bidea irekiz, isilik, naturarekin bat eginez ibiltzeak. Errespeta ezazu, ez utzi zaborrik.

Larra-Belaguak balizatutako ibilbideak ditu neguko ibilbideak egiteko paisaia zoragarriz inguratuta.

Elur-erraketako paseoak seinaleztatutako bideetan egin behar dira, eta iraupen-eskiko pistetatik kanpo, pista horiek eskiatzaileentzat utzita.

  • Denboraldia: azaroaren 26tik apirilaren 30era
  • Ordutegia: 09:00etatik 17:00etara
  • Tarifak: Elur-erraketen eta makilen alokairua 12,00 €/eguna