10 Ibilbidea

ITOLETA

RUTA TEMPORALMENTE CERRADA
  • 21,8 km
    Distantzia
  • 960 m
    Desnibela
  • 2-3 h
    Denbora

  • Igotzeko zailtasuna
  • Roja
    Jaisteko zailtasuna
  • 1,2 km – 5 %
    Errepidea
  • 17,4 km – 80 %
    Mendi-bidea
  • 3,2 km – 15 %
    Bidexka
XC ibilbidea da, Puntabarrena (1482 m), Bizkaia (1468 m) eta Kalbeira (1675 m) tontorraren ondoko lepora igotzen dena. Nahiz eta oso malkartsua den eta % 80 pistatik egiten den, ahaleginak merezi du; izan ere, goian ikuspegi apartak ditu eta jaitsiera azkar egiten da Itoletako bidetik. Urzainkitik Puntabarrenarako igoera ibilbideko plater nagusia da, 8 kilometrorekin. Ondoren, Kalbeirarantz doan gandor ikusgarritik jarraitu, eta, tontorrera iritsi baino lehentxeago, jaitsierako bidea hartu behar da. Itoleta basoan behera, Erronkaribarko bazter ezkutuenetako eta basatienetako bat, Urralegi errekaraino iritsiko gara. Hor pista zabala hartu, eta erreka-zulotik jarraituz Urzainkira itzuliko gara.

DESCARGAS

IBILBIDEAREN PROFILA

MAPA