13 Ibilbidea

XABALKOA

  • 16 km
    Distantzia
  • 520 m
    Desnibela
  • 2-3 h
    Denbora

  • Igotzeko zailtasuna
  • Roja
    Jaisteko zailtasuna
  • 3,6 km – 23 %
    Errepidea
  • 6 km – 37 %
    Mendi-bidea
  • 6,4 km – 40 %
    Bidexka
Ibilbideak bidexka luzeak eta goi-mendiko paisaiak uztartzen ditu, eta amaiera bikaina du Xabalkoatik Uztarrozerako jaitsierari esker. Halaber, herriaren iparraldean dauden basoak zeharkatzen ditu, Burgiarte eta Mintxate sakanen arteko eremu basatia eta ezezaguna. Ibilbideak denetik du. Hasieran 3 kilometroko beroketa dago: lehenik Otsagabirako errepidetik, eta gero Burgiarteko pistatik, iparralderantz. Zailtasuna hasten da Sarastoiako bidea hartzeko ekialderantz biratzen denean, hor aldapa gogorrak baitira. Bordaberria inguruan bidexkara iritsiko gara eta gora jarraituko dugu zenbait gandorretatik, Xabalkoako jaitsiera hasi arte.   ADI: Sarastoiako bidea obretan dago 2023an. Ekin baino lehen, web orrian jaso egoeraren berri.

DESCARGAS

IBILBIDEAREN PROFILA

MAPA