El Ferialeko aparkalekuan hasten den elur-erraketekin eiteko ibilbide erraza. Ikuspegi oso polita dago, elurtutako baso zoragarriekin, izugarri gustatuko zaiena ibilbidea egitera animatzen direnei. Makila gorriekin eta zuhaitz-adarrei lotutako zintekin seinaleztatuta dago ibilbide guztia. Beraz, zaila da galtzea. El Ferialeko eski nordikoko estazioan hasiko dugu ibilbidea. Ibilbide zirkularra denez, bi norantzetan egin daiteke, baina guk erlojuko orratzen norantzan egin genuen. Elurrez estalitako lautada handi batera jaitsiz hasiko gara. Jaisten goazen heinean, ezkerrera ditugun mendi erraldoien ikuspegiak hitz gabe utziko gaitu. Animalientzat itxitura duen etxolatxo bat baino apur bat aurrerago, eskuinera biratu eta, malda bera kenduta, inolako zailtasunik ez duen kanal bat igo behar dugula adierazten duen seinale bat topatuko dugu. Gora iristen garenean, ibarraren aparteko ikuspegi panoramikoaz gozatuko dugu. Bideari jarraikiz, baso zoragarri batean sartuko gara. Bideak elurtutako baso bat igarotzen du, eta bertan, elurrak zuhaitzen adarren gainean sortzen dituen mila eta bat forma ikusi ahal izango ditugu. Basoa zertxobait irekitzen denean, ezkerrera egingo dugu, kolore gorriko balizei jarraituz, eta beherantz joango gara etxolara iritsi arte. Bideari jarraituko diogu, Utzigaina tontortxora iritsi arte, muino erraza izan arren, hodei-itsaso batek inguratutako Frantziako ikuspegi panoramiko txundigarriaz gozatuko dugu bertatik, eta Auñamendi, Arlas edo Orhiko tontorrak ikusiko ahal izango ditugu. Etxola batzuk dauden tokiraino jaisten jarraituko dugu eta, pixkatxo bat aurrera egin eta gero, berriro ere basoan sartuko gara, maldan zertxobait gorantz eginez Frantzia eta Espainia lotzen dituen errepideraino joango gara. Errepidera iristen garenean, paraleloan jarraituko dugu El Ferialeko aparkalekuko abiapuntura iritsi arte.
DESCARGAS
IBILBIDEAREN PROFILA
PISTEN PLANOA