SKIBUS

SKIBUS

SKIBUS

Larra-Belagua eta Arette – La Pierre de Saint Martin eski estazioek autobus zerbitzua partekatuko dute eski denboraldiko larubatetan, Larra Belagua – NICDO eski nordikoko zentroak eta La Pierre St. Martin – EPSAk lortutako akordioari esker. Duela hamarkada bat baino gehiagotik Iruñetik kirol honen zaleak eramaten dituen Skibusak El Ferialen izango du geldialdia, Arette-La Pierreraino St.Martin bidaia jarraitu aurretik. 

Bi geltokietako autobus zerbitzu bateratua larunbatetan 7:30ean abiatuko da InterSport La Moreatik eta 19:00etan itzuliko da Nafarroako hiriburura.

NICDO sozietate publikoak kudeatzen duen zentroaren kasuan, hiru modalitate egongo dira eskuragarri: 

  • autobuseko tiketa bakarrik (18€ pertsonako)
  • autobuseko txartela + forfaita (26,80€)
  • edo autobuseko txartela + forfaita + materialaren alokairua (36,40€). 


Larra Belaguako El Ferialera iristean, sarrera edota materiala ordaindu beharko dute eta tarifaren gaineko %20ko deskontua aplikatuko zaie. 

Skibusaren tiketak https://www.pyrenees-express.com/es/page-skibus/skibus-pampelune-lessgreater-la-pierre-saint-martin webgunean salgai aurki daitezke